Zenbait azterketek herri aurre-nekazarietan ehiza ez dela izan bizikiderako
modua erakutsi dute. Jendartea bilatzaile izatetik baratze zaintzara igaro zen
eta emakumezkoek euren nagusitasuna mantendu zuten elikagaien ekoizpenean.
Emakumezkoak izan ziren hainbat milurtetan zehar jendartea berdintasunez eraiki
zutenak. Jendarte matriarkal hauetan, emakumezkoak hartzen zituen
beregain lanik garrantzitsuenak taldearen garapenean (bai elikagaien eta
barazkien bilketan zein lanabesen prestakuntza eta baita umeen zaintza
emakumezkoen esku geratzen zen). Gizonezkoen funtzioa garrantzitsua izan zen
jendarte hauetan baina ikuspegi osagarri batetik bakarrik, emakumezkoaren
baloreak eta ikuspegiak izan ziren gailendu zirenak.
Jendarte horiek, pixkanaka-pixkanaka aldatzen joan ziren, nekazaritza
ezarketaren ondorioz. Nekazaritzak, antolatzeko beste modu batzuk asmatu zituen
eta antolatzeko beste modu hauekin batera emakumezkoak erditik atera eta
gizonezkoen aginduetara jarriak izan ziren. Beraz, antolatzeko modu berriaren
sorrerarekin, balore berri batzuk ere sortu ziren.
Nekazaritza jendarte hauetan emakumeen funtzioa etxeko-lanetara mugatua
geratu zen. Emakumezkoa jendarte ezagutza oinarrizkoetatik kanpo utzita (gizonezkoentzat
geratuko baitzen), eta kultura eta erlijio ekoizpenetik kanpo mantenduta (garai
batean ere, hizkuntza idatzitik kanpo utzi zituzten), emakumezkoa gizonezkoen
mende bizitzera pasatu ziren.
Egoera honetan egonda, emakumeei egokitzen zaizkien funtzioak, funtzio
tekniko edo ugalketa funtzioak izan dira. Funtzio hauetan, emakumezkoen
baloreak gizonezkoen logikaren menpe geratzen dira. Umeen zaintzak,
nekazaritzaren antolakuntzak, garbiketak eta beste era batzuetako lan teknikoek
alde batean uzten dute emakumezkoen jendarteratzea. Emakumeei ez diete uzten
ekarpenak egitea, nekazaritzan ekarpen handiak egiten dituzte lan teknikoetan
baina baloreetan, erabakietan, iritzietan, eta abar, ordea, gero eta leku
txikiagoa dute.
Historian zehar gizonezkoek boterea ondo mantendu izan dute zein bere
eremuan. Horrela, maila boterenetsuetan batez ere, emakumearekiko jarrera,
iritziak jendartaratzen joan ziren, emakumearekiko gutxiagotasunezko konplexua
sosrtu nahiean. Emakumezkoa "gauza edo objektu" baten moduan ikusten
zuten (subjektu pasibo moduan definitzen duguna), hau da, beste pertsonek
egiten zituzten ekintzak egiteko gai ez zirenak. Emakumezkoari, historian
zehar, bizitza kulturala eta aisialdia ukatua egin zaio, eskubideak urratu izan
zaizkio baina eginkizun ugari bera gain hartu behar izan ditu.
Emakumezkoek gizonezkoen aldetik jasandako menderapen hori esklabutza
sorrerarako eredu kontzeptuala izan zen eta familia patriarkarrak eredu
estrukturala eman zuen.
Gure garaira arte iritsiko den jendartea antolatzeko modu bat eraiki zen,
emakumezkoa gizonezkoaren menpe bizitzera eramango duena: PATRIARKATUA
No hay comentarios:
Publicar un comentario